Microsoft Cortana

Cortana laguntzaile adimentsua.
 Microsoft Cortana, Cortana
Jatorria
Sorrera-urtea2014
Argitaratze-data2014
Azken bertsioa365.0.0.0
Honen izena daramaCortana (en) Itzuli
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa, frantsesa, alemana, txinera, italiera, gaztelania, japoniera, portugesa eta arabiera
EuskarriaWindows Phone 8.1 (en) Itzuli, Microsoft Windows, Windows 10 Mobile (en) Itzuli, iOS, Xbox One and Xbox Series X/S system software (en) Itzuli eta Android
Sarrera gailuaLengoaia naturaleko erabiltzaile interfazea
Irakur dezakeMicrosoft Windows
Egile-eskubideakcopyrightduna
Kokapena
JabeaMicrosoft
Ekoizpena
GaratzaileaMicrosoft
Fikzioa
Erabiltzen duMicrosoft Academic Graph
Euskaraz
EuskarazEz
https://www.microsoft.com/en-us/cortana
kronologia
Microsoft Cortana Windows Copilot (en) Itzuli

Cortana Microsoftek garatutako laguntzaile pertsonal adimentsua da, izen bereko HALO serie ospetsuko pertsonaian oinarritua.[1] Lehenengo, Windows Phone 8.1-erako egin zen erabilgarri;[2] ondoren, Microsoft Band-en[3] eta, azkenik, Windows 10[4] eta Xbox One sistemetan. Programa libre gisa aurkitu daiteke iOS eta Android sistemetan.

Cortanak hizkuntza naturala onartzen du (komando zehatzik erabili beharrik gabe) eta Bing, Yelp eta Foursquare erabiltzen ditu datu-base gisa. "OK Google" aplikazioan bezala Cortana ahots komando batekin aktibatu daiteke ("Hola Cortana", espainierazko bertsioan[5]) Microsoften produktu guztietan Lumia Denim eguneraketa ez duten Lumia gailua eta 80x serie baino beheragoko SnapDragon prozesadorea dutenetan izan ezik.[6]

Google Nowk eta Sirik ez bezala, Cortanak erabiltzaileen informazio ugari gordetzen ditu (jakin-mina, ohikeriak, errutinak, ohiturak, ohiko gurariak...) "libreta" batean. Honela erabiltzaileak datu hauek erraz kontrolatu, aldatu edota informazio gehiago gehi ahalko du zerbitzua hobetzeko. Gainera, bestelako aplikazioak ere ahotsaren bidez erabiltzen uzten duen lehenengo laguntzailea izan da.[7][8]

  1. (Ingelesez) «Why Microsoft Named Its Siri Rival 'Cortana' After a 'Halo' Character» NBC News (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).
  2. (Ingelesez) «Upcoming Windows Phone 8.1 features exposed in latest reports, detailing Cortana and more» Windows Central (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).
  3. «Microsoft Band monitors exercise for $199» Mail Online (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).
  4. (Gaztelaniaz) «Nuevo Windows 10 Technical Preview disponible para descarga con la inclusión de Cortana - RedUSERS» RedUSERS 2015-01-25 (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).
  5. (Gaztelaniaz) Gómez, David. (2015-08-02). «Cómo configurar Cortana en Windows 10 y todo lo que le podemos preguntar» Cinco Días (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).
  6. (Ingelesez) «'Hey Cortana!' brings passive-listening to Windows Phone this fall for a hands-free experience» Windows Central (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).
  7. «This is Cortana, Microsoft’s answer to Siri» The Verge (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).
  8. (Ingelesez) «Upcoming Windows Phone 8.1 features exposed in latest reports, detailing Cortana and more» Windows Central (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy